Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua herritarrak
Antolatzailea Zumaiako Udala
Testuingurua
Zumaiako Udalak 2023 eta 2024 udal aurrekontua herritarren artean eztabaidatu eta erabakitzeko partaidetza prozesua abiatu du. Horregatik, herritarrek egindako proposamenak, eta ondoren, eurek bozkatutakoak aurrera eramateko, 500.000 euroko aurrekontua zehaztu du, 250.000 euro urte bakoitzerako.
Ikusi spota:
Zer eta nola egingo dugu
Martxoaren 1etik 31 arte zure proposamena egiteko aukera izango duzu. Gainera, elkarteek edota eragileek ere proiektuak aurkez ditzakete. Proposamenak aurkeztearen epea bukatzean, 40 proposamen inguru lehenetsiko dira, teknikarien bideragarritasun irizpideen eta herritarren saio irekien bidez. Azkenik, zumaiarrok hartuko dugu azken erabakia proposamenen bozketaren bidez.
Prozesuaren jarraipena egiteko, Udalak BERME TALDEA sortu du, bermatzeko jarraipenean ere herritarrek parte hartuko dutela.
Nola egin proposamenak?
1. Eskuorria betetzen.
2. Egingo diren saio irekietan: martxoak 15, 24 eta 29.
3. Kaleko topagunea: martxoak 11 eta 25, saregile plazan (11:00-13:00 eta 18:00-20:00).
4. Webgunearen bidez: partaidetza.zumaia.eus.
Prozesuaren baldintzak
Proposamenak egiteko:
-
Norbanako modura Zumaian erroldatuta dagoen eta 16 urte edo gehiago dituen orok parte hartu ahal izango du.
-
16 urtetik beherakoen kasuan, Gazteleku edo Haur Kontseiluan parte hartu ahalko dute.
Bozkatzeko:
-
Zumaian erroldatuta dagoen eta 16 urte edo gehiago dituen orok parte hartu ahal izango du. Kontuan izan izen abizenak eta NAN/NIE zenbakia jartzea derrigorrezkoa dela.
-
12-16 urte arteko nerabeek Gaztegunean bozkatzeko aukera izango dute.
Proposamenak baloratzeko:
-
250.000€ekin hainbat proiektu bideratzea sustatu nahi da, eta horregatik, proposamenak 75.000€tik beherakoak izango dira, eta gehienez proposamen batek, 75.000€ eta 125.000€ arteko aurrekontua izango du.