Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak Antolatzailea ZUMAIAKO UDALA
Aurreikusitako prozesuaren hasiera eta amaiera data. 2020/10/16 - 2022/03/15
Testuingurua Aurrekariak: 2017ko udan jarri zen indarrean ZUMAIAKO TAO ORDENANTZA (ZUMAIAKO UDALERRIKO BIDE PUBLIKO JAKINETAN IBILGAILUEN APARKAMENDUA ETA GUNE JAKIN BATZUEN ZIRKULAZIOAREN ETA ERABILERAREN ZENBAIT ALDERDI ARAUTZEKO ORDENANTZA), urte horretan ez zen herri-gune osoan ezarri. 2018. urtean eta prozesu parte-hartzaile bat garatu eta gero mahai tekniko politiko bat osatu zen ordenantzaren lehen aldaketa idazteko.
Prozesu hauen guztien ondoren, Zumaiako Udaleko osoko bilkuran ordenantzaren lehen aldaketa onartu zen. Aldaketa honetan TAO eremua Udalerri herri-gune osora zabaltzen zen.
2020ko uda pasatu ondoren Udal Gobernuak egoki ikusi du hausnarketa prozesu berri bat egitea, eta horretarako parte-hartze prozesu hau jarri da martxan.
Zer eta nola egingo dugu Parte hartzeko prozesuaren barruan, honako hauek egingo dira:
Egungo TAO sistema baloratzeko IIRITZIAK jaso Mahai Tekniko Politikoaren deialdia eta bilkurak. Ordenantza berriaren zirriborroa idaztea. Ordenantza berria jendaurrean jartzea. Alegazioen aldia irektizea. Ordenantza berria onartzea.